Hasteko, esan biharra dao lerro bakoitzak gertau leiken egoera posible bat adierazten dauala, zenbat eta juntuau egon lerruak, posibilidadia haundixaua da azertatzeko.Goiko partian 850hpa-tan (1500m, gutxi gora-behera) egongo dan tenperaturia markatzen dau (ezekerreko zutabian graduauta). Ta beheian, prezipitaziñua mm-tan (eskumako zutabian graduauta). Lerro gorrixak 30urteko medixia adierazten dau, ta grisak posibilidade guztien arteko medixia. Urdin potoluak, GFS modeloko azkenengo aktualizaziñua adierazten dau.
Bueno, lehenengo,
gorriz seguruenik gertauko dana jarri dot datorren lau egunotarako espero dana gutxi gora behera. Tenperatura kontuetan bero pasauko dou, 20º baino gehixauko tenperaturia egongo dalako 850hpa-tan(1500m), horrek normalian 35-40ºC ekartzen doskuz. Euri kontuetan zeoze espero da, ostiral-larunbatian, gauza handirik ez, seguruenik ekaitzetatik etorriko dana.
Oin
urdinari begira, gertau leikezen posibilidadiak markau ditxut (lerro gehixenak ez datoz bat, sakabanatuta dare). Bero kontuan normalizatzeko joeria dauka, baina ez dao seguru, tenperatura altuenetik hotzenera doiazen lerruen artian 15ºCtako desberdintasuna dao, baina medixia (grisez) 13º inguruan mantentzen da. Euri kontuan, nahiko posible da eurixa itxia, kantidade dezentiak ipintzen ditxuzte gainera lerro batzuek, baina oindiok urrun dau ori jakiteko.
Espero dot lagungarrixa izatia...