iepa
Abendua heldu zaigu, bazan garaia, motellllll!!! nahiko nazkaute egon gara hego haize ustel madarikatuarekin, bai horixe!! Asteburu honetarako ematen du euritik ezer gutxi izango dela, hegomendebalak bultzatutako fronteak izango dira, nahiko ahul allegauko dira, barrena hustuta, nahiko nagi. Hala ere, datorren asteartetik gora egoerak itzelezko aldaketa izango du, iparmendebala, hotza, haizeak gogor joko du eta barikurako elur usaina ate joka. Barikurako iragarpenak negu bete-betekoak dira. Otsailean egongo bagina elur maila kostaldetik hurrean izango litzateke baina oraindik denbora luze beharko du eguratsa hozteko. Agerian dago hego haizeak egin dituela egin beharrekoak eta abendua beste era batekoa dakarrela. Dena dela, kontuz! nahiago nuke iparreko egoerak urtarril-otsailean gertatzea abenduan baino, geroago antizikloiak elurra ikusteko aukera zapuztu ez diezagun.
ONDO IGARO ASTEBURUA