Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa

Desconectado ivanovitx

  • Cb Calvus
  • ****
  • 2292
  • Sexo: Masculino
    • Amillena
Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
« Respuesta #12 en: Viernes 02 Marzo 2007 22:28:34 pm »
Epeltasuna hizketagai nagusia dela ikusten dut. Ba gai honi buruz solasaldi bat egiteko gogoa nuen orain dela aste batzuk eta gaur asti pixkat hartu det gauzak politto jartzeko.

Orain dela 4 urtetik hona Euskalmet-en Deustuko estazioko datuen bilketa egiten dihadut   :crazy:  eta dagoeneko gauza interesgarri batzuk ikusteko parada izan dut   :sonrisa:  . Kontuan izan datuok hiruzpalau urteko tartekoak direla eta beraz klimatologia aldetik ez dute sinesgarritasun handiegirik oraindik baina eman denborari denbora.

Goazen harira. Lehendabizi nik "urtearteko batez besteko tenperatura" definitu dudan balioaren bilakaera erakutsiko dizuet. Balio hau data baten eta horren aurreko 365 egunetako batez besteko tenperatura adierazten du. Hona hemen:



Hadi begiratzen baduzue hurrengoez ohartuko zarete, beste batzuen artea:

1) 2003 urtea nahiko epela izan zen (16º inguruko batez bestekoa) ikus 2003ko abenduko balioak, grafikoaren ezkerraldean.

2) Hortik aurrera, freskotze aldi bat etorri zen. 365 eguneko tarte hotzena, 2004-ko martxoa eta 2005eko martxoaren artekoa izan zen, 14,5º-ko balioaz.

3) Egonkortasun tarte baten ostean igoera bizi hasi da 2006ko irailetik aurrera eta momentuz goraka segitzen du. 2006ko martxoa eta 2007ko martxoa arteko "urtea" (365 egunak) orain  arteko epelenak (16,4 eta gorantz)


Ikus dezagun orain zer gertatu den prezipitazioekin. Tenperaturekin egin dudan gauza bera egin dut, "urtearteko prezipitazioa" kalkulatu:



Ondorio batzuk:

1) 2003 urtea lehorretik ibili zen eta 2004 lehen hilabeteak 2003koekin alderatuta oso bustiak izan zirenez, 12 hilabete arteko balioak gora egin zuen 1100 mm-raino.

2) Gero behea jo zuen 780 mm-raino  :o

3) 2005-06ko udazken-negu partea euritsua nonbait eta berriz 1100 mm-ak gainditu ziren, 2005 eta 2006-ko martxoko hilabeteen artean

4) Hortik aurrera zulora joan gara zuzenean eta 2006 urtea izugarri lehorra suertatu azkenean, 759.5 mm-rekin bakarrik  :'(

5) Urtarrila eta otsaila euritan (eta elurretan) portatu dira eta hoberantz egin du eta azken 365 egunetako prezipitazioa 850 mm inguruan legoke.

Azkenik 30 egunetako tarteen batez besteko tenperaturaren bilakaera erakutsiko dizuet:



Argi dago!! Azken bi hilabeteak euritsuak bai baina oso epelak iizan dira, urtarrileko elurtearen koxkatxoa ere ikusten behera bapatean nola egin zuen eta berriz gora zirkulazi zonalaren erruz.

Bueno... txapa ederra baina zuekin partekatu nahi nuen.

Desconectado JON

  • Cumulus Húmilis
  • **
  • 420
  • Sexo: Masculino
  • 2005(martxua) elurtea.
Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
« Respuesta #13 en: Viernes 02 Marzo 2007 22:31:08 pm »
Ea datorren astean zertainoko mugimendua dakagun... Inguruko mendi tontorrak zurituta ikustearekin konformatzen naiz.Hala ere iruditzen zait martxoa eta apirilean sorpresak eukiko ditugula, eta naiz eta berandu izan elurra ere ikusiko dugula. Udara baino lehenago eguraldiak lertu behar du!
Billabona-Gipuzkoa

Desconectado JON

  • Cumulus Húmilis
  • **
  • 420
  • Sexo: Masculino
  • 2005(martxua) elurtea.
Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
« Respuesta #14 en: Viernes 02 Marzo 2007 22:38:42 pm »
Oso datu interesgarriak Ivanovitx ;) Segi lanean eta datuak guri pasa,ja,ja,ja!
Ez, benetan, horrelako datuak asko gustatzen zaizkit, baina oso alperra naiz... ez badizkidate eginak ematen...
Billabona-Gipuzkoa

Desconectado Soraluzetarra

  • Cb Incus
  • *****
  • 3140
  • Sexo: Masculino
  • Soraluze (Gipuzkoa) 111msnm
Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
« Respuesta #15 en: Viernes 02 Marzo 2007 23:54:10 pm »
Oso datu onak Ivanovitx. ;) Honek bi urte berdin ez darela demostratzen dosku... ;D
Momentuz zuhaitzak loretan hemendik... ::) Ez dakit datorren astetik pasauko diran baina bueno...eta ia martxoaren erdialdian... ::) (y hasta aqui puedo leer  ;D )
Entre semana escribo desde Bilbao (Deusto).

Desconectado elur

  • Cb Incus
  • *****
  • 4640
  • Sexo: Masculino
Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
« Respuesta #16 en: Sábado 03 Marzo 2007 11:14:23 am »
Lan polita ivanovitx, hemendik 18º neguda honetan, 90. hamarkadan ere horrelako neguak izan ziran ta aurten be tokatu da, aurten behintzar elurra egin dau pare bat egunetan, horrekin konformatu behar.  ;)
Elgoibar 50msm

"Gailurrak dauka garrantzia askorentzat,
ez bideak eta moduak.
Har ezazu edozein argazki,
ikusiko duzu gailurra
mendiaren zatitxo bat besterik ez dela.
Mendia bidea da, modua."

Alberto Iñurrategi

Desconectado Unai

  • Cumulus Congestus
  • ***
  • 993
  • Sexo: Masculino
  • Vitoria-Gasteiz
Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
« Respuesta #17 en: Sábado 03 Marzo 2007 15:16:19 pm »
16º.

Mauka motzetan ibiltzeko moduko eguna....
Zabor kultura gustatzen bazaizu...

http://blogs.ya.com/telezaborra

Desconectado elur

  • Cb Incus
  • *****
  • 4640
  • Sexo: Masculino
Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
« Respuesta #18 en: Domingo 04 Marzo 2007 10:59:15 am »
Egun on!! hemen daukagu uda, 21º ta zerua urdin urdiña.

Ondo pasa!!  ;)
Elgoibar 50msm

"Gailurrak dauka garrantzia askorentzat,
ez bideak eta moduak.
Har ezazu edozein argazki,
ikusiko duzu gailurra
mendiaren zatitxo bat besterik ez dela.
Mendia bidea da, modua."

Alberto Iñurrategi

Desconectado Unai

  • Cumulus Congestus
  • ***
  • 993
  • Sexo: Masculino
  • Vitoria-Gasteiz
Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
« Respuesta #19 en: Domingo 04 Marzo 2007 16:01:41 pm »
23º!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Zabor kultura gustatzen bazaizu...

http://blogs.ya.com/telezaborra

Desconectado JON

  • Cumulus Húmilis
  • **
  • 420
  • Sexo: Masculino
  • 2005(martxua) elurtea.
Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
« Respuesta #20 en: Domingo 04 Marzo 2007 19:35:17 pm »
Nik ere 23º ikusi ditut nere etxeko termometroan! Orain dela orbete edo horrela galerna altxa eta 15º-raino jeitxi da. Momentuz tantaik ez.
Billabona-Gipuzkoa

Desconectado ivanovitx

  • Cb Calvus
  • ****
  • 2292
  • Sexo: Masculino
    • Amillena
Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
« Respuesta #21 en: Domingo 04 Marzo 2007 19:48:53 pm »
Eskerrik asko zuen animoengatik. Gaurko eguna izugarria izan da, gaur bai BERO egin duela esan daiteke:

Euskalmet-en altuena Oletan (Lekeitio inguruan) 28,3º eta leku askotan 27ºC-tik gora. Baita leku garaietan Altuben adibidez, 24,4º

Baina bueno... hau oso normala omen da batzuen ustez.

Desconectado elur

  • Cb Incus
  • *****
  • 4640
  • Sexo: Masculino
Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
« Respuesta #22 en: Lunes 05 Marzo 2007 08:24:45 am »
Goiz freskoa gaurkoa ere 7.5º baina euririk ez, zeruan hodei gutxi.
Elgoibar 50msm

"Gailurrak dauka garrantzia askorentzat,
ez bideak eta moduak.
Har ezazu edozein argazki,
ikusiko duzu gailurra
mendiaren zatitxo bat besterik ez dela.
Mendia bidea da, modua."

Alberto Iñurrategi

Desconectado Oinaztua

  • Cb Incus
  • *****
  • 3997
  • Sexo: Masculino
Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
« Respuesta #23 en: Lunes 05 Marzo 2007 09:31:36 am »
Oso interesgarria, Ivanovitx!

Atzoko udaren ostean (ze atzokoa udakoa izan zen, galerna eta guzti), gaur freskotxoago eta zerua urdin. 6º Derion goizeko 8etan. Ia eguaztenean zer datorren.

Artziniega (Aiaraldea, 180 msnm)