Egunon... 8:25etatik 10:00ak inguru arte eten gabe eta gogoz egin du elurra Belartzan gutxienez, baina Antiguoko Ibaetan ere ari zuen lehen ordu haietan. Aritzetan ez aurrera ez atzera gelditu da jende asko A-8an elurra dela eta. A-15a guztiz itxita. Ondoren eguzkia izan dugu. berriz lainotu da. Esan didatenez Getaria eta Zarautzen ez du zuritu, baina lehen muñoak Pagoeta eta Aia aldera bai ordea. Kostako bidean ikus zitekeen itsasoan elurra edo kazkabarra ari zuela.
Orain itxoiten segiko dugu eta elur maila igotzen ez den, kontrakoa iragarrita dagoen arren. Egun polita gaurkoa, goiz goizetik gainera... ea nola bukatzen den.