Kaixo!
Egun bikaina gaurkoa! Giro eder honetaz disfruatu ahal izan det Saioa mendian (1418 m). Giro zoragarria izan dugu, ia egun osoa hodeirik gabe (eguerdialdera agertu da hodei alturen bat) eta tenperatura oso atseginarekin. Haizeak, mendian gora ari ginela, gogor jo badigu ere, ez digu oztoporik jarri ederki asko menditik ibiltzeko.
Orain Donostian 16 gradu ditugu eta eguzkia nagusi.
Agur!