Gabon aspaldiko partez
Sentitzen det azken aldi honetan gutxi idatzi izana baina eskolako azken txanpan bete betean sartuta gaude ta... Baina lasai, udaran emango diot egurra foroari. Bitartean pazientzia.
Atzoko eguna benetan beroa izan zen. Goizean goiz beheko laino itxi batekin esnatu ginen baina hego haizeak eta eguzkiaren indarrak segituan desegin zuen. Horrela bada maximoa
27,8ºC-tan gelditu zen. Iluntzean itsas brisa oso ahula sartu zuen baina ala ere kostatu zitzaion tenperatura jeistea.
Gaur goizean berriz laino altuekin eta lanbro lainoarekin esnatu gara. Goiza aurrera joan ahala zerua oraindik ere gehiago ilundu ta euritan hasi da xirimiri-euri moduan. Eguerdirako euria gelditu ta arratxalde guztia lanbro lainoak inguratuta (250-ko altueratik gora) pasatu degu.
Horrela bada maximoa
15,7ºC ta minimoa 1
4,0ºC-tan gelditu da. Euria berriz Euskalmeten arabera
7,9mm ta nere plubioan
7,7mm pilatu dira.
Ea behingoz tendentzia hau aldatzen den, oraingoz Lasarten 41,0mm bakarrik pilatu direlako hilabete honetan.
Larunbatean Elgoibar inguruetara joango nahiz, ea bertan txirrindulariak ikusteaz gain beste gauza interesgarriren bat bilatzen dudan
Orain Lasarten zerua erabat estalita (lanbro lainoak >250m) ta 14,3ºC.
Ondo segi