Aupa.
Gaurko azterketa egin ondoren... momentu honetan zerua erabat lainotuta dago (goiz guztian bezela) ta 15,6ºC ditugu, hotzena berriz 13,0ºC-tan gelditu da.
Datu batzuk begiratzen jardun dut eta honakoa ikusi dut. Atzo egin zuen beroa (Igeldon 30,2ºC markatu zituen) orain arteko apirileko datu altuenarekin konparatu dut, eta ikusi dut Igeldon 1947ko Apirilaren 25ean 30,5ºC-ra iritsi zela tenperatura. Eta hemen doa datua, urte horretan bertan Gasteizen maiatzean 2 egunetan elurra egin zuen, eta baita Donsotia ere! Posible izango ote litzake oraindik elur egunen bat ikustea?
Amestea libre da! Momentuz ematen du badatorrela aldaketa, ez da txarra bero hau gainetik kentzea.
Ondo izan!
Igeldon 30,1ºC izan ziren, ta ez 30,2ºC
. Bai, asteazken hau benetan beroa izan zen hiriburuei begiratzen badiegu Bilbok eta Gasteizek aurretik jarrita zeukaten marka gainditu zuten eta Igeldo berriz 0,4ºC-ra gelditu zen. Ala eta guztiz ere daturik esanguratsuena Lodion arrapatu ziren
35,1ºC-ak izan ziren.
Eta elurrari buruz ba Gasteizen elur zaparrada bat botako aukera egon badago baina niri etzait iruditzen horrelakorik pasatuko denik. Orain eguzkia oso altu dago eta nahiz eta lainotuta egon, eguzkiak tenperatura oso errez igotzen du.
Agur!!