Euskadi eta Nafarroa 2010eko Iraila

Iniciado por lantxurda, Miércoles 01 Septiembre 2010 11:59:32 AM

Tema anterior - Siguiente tema

elur

*****
Cb Incus
Mensajes: 4,640
En línea
Non dago euria....  ::) Gauean euri pixka bat egin dau , oso gutxi, orain 21º ditugu ta zeruan ostarte handiak daude.

Ondo izan  ;)
Elgoibar 50msm

"Gailurrak dauka garrantzia askorentzat,
ez bideak eta moduak.
Har ezazu edozein argazki,
ikusiko duzu gailurra
mendiaren zatitxo bat besterik ez dela.
Mendia bidea da, modua."

Alberto Iñurrategi

Iruña

***
Cumulus Congestus
Mensajes: 540
Egunak joan, egunak etorri.
En línea
Gabon! lasai elur, iritsiko da... edo jada heldu da zure herrira ezta? radarra ikusita hori dirudi.

Iruñean gaurko maxima 24ºC tan gelditu da, minimoa berriz 15,8ºC. 
Hemen, azken 24 orduetan 4,9 litro jaso dira, baina radarra ikusi berri dut ta  badirudi euria datorrela. ea egia den.

leihotik begiratuta zerua beltz-beltza dago ipar-mendebaldean.

ale, onak izan

elur

*****
Cb Incus
Mensajes: 4,640
En línea
Ba bai iritzi da, 7:30ak aldian ekaitza izan da 15 minutu edo iraun du, haize sakarra ta euria ganoraz, orain 20.1º ditugu zerua lainotuta dago baina ez dau euririk egiten.

Ondo segi!!  ;)
Elgoibar 50msm

"Gailurrak dauka garrantzia askorentzat,
ez bideak eta moduak.
Har ezazu edozein argazki,
ikusiko duzu gailurra
mendiaren zatitxo bat besterik ez dela.
Mendia bidea da, modua."

Alberto Iñurrategi

Andatza

**
Cumulus Húmilis
Mensajes: 225
Oria ibaia gainezka
Ubicación: Lasarte-Oria
En línea
#15
Gabon.

Bueno, atzo arratsaldeko zortziak inguruan zerua erabat ilundu eta galerna nahiko potentea sartu zen arkus ;D eta guzti. Ekaitz horrek 3,7mm utzi zituen hemen.

09-7-2010 Datutan:

Haizea:
Matxitxako(72m): 138,6km/h
Gorramendi(10m): 129km/h
Socoa: 103,8km/h
Jaizkibel(65m): 100,5km/h
Zarautz(10m):96,7km/h
Almike(18m): 93,9km/h
Oiz(20m): 90,7km/h

Prezipitazioa (Irailaren 7eta 8, goizeko 10 harte )
Gorramendi: 63mm (24,6mm ordu betean)
Arizkun: 62,5mm
Irurita: 61,7mm (31,5mm ordu betean)
Sumbilla: 55mm
Amaiur: 53,6mm
Irabia: 50mm (22,9mm ordu betean eta 15,3mm 10min-tan)
Ezpelete: 43,6mm
Doneztebe: 31,5mm
Zubieta (Gipuzkoa):17,2mm ;D


Gauean euri pixkat datorrela ematen du. Oro har 5mm inguru botako dituela ematen du (batez ere Gipuzkoan eta kostaldean). Gipuzkoa eta Nafarroako mugan 10mm iguru botako dituela pentsatzen det (batez ere Aiako Harriak mendi inguruan).

Ondo segi, agur!! ;)

akerrei

***
Cumulus Congestus
Mensajes: 800
elurrak dilu liliru...
Ubicación: Dorrao-Ergoiena
En línea
Gabon

13,6 ºC gurean eta gaurkoan beste kolore bat zakan ilunabarrak..
Atzo ordu hontan ikeragarrizko ekaitza genuen gurean

Goizean 5 litro exkax pilatu ondoren atxaldean 10 litro izan ziren...

Gaur gaben zaille ikusten dot gurean bustitzea...Gehio ipartu beharko du haizeak..

aio eta ongi izan 8)
Dorrao-Ergoiena 620m
Itziar (Gipuzkoko kostaldia, Izarraitzen magalien)

hizkuntz bat ez da galduko...
ez dakienak ikasten ez duelako...
dakienak erabiltzen ez duelako.

https://www.youtube.com/watch?v=51DdViRz1Jk

lantxurda

***
Cumulus Congestus
Mensajes: 596
Sarriguren 460m(Eguesibar) Iruñatik 4 Kilometrora.
En línea
Egun on!!!

Hemen ,ere, Irailaren 7an ekaitza izan genuen 7mm. Gaur xirimiri arin eta bakarrik 0.2 mm pilatu dira :P

Orain 19.6 gradu eta laino batzuk.

Izan ontsa.
HEGO HAIZEA, ERO HAIZEA

elur

*****
Cb Incus
Mensajes: 4,640
En línea
#18
Gaur goizaldean euria egin dau 2mm ta atzo beste 2 ta arañeun  6.6mm......  :'(  orain zerua oskarbi dago ta 20º ditugu.

Ondo pasa  :)
Elgoibar 50msm

"Gailurrak dauka garrantzia askorentzat,
ez bideak eta moduak.
Har ezazu edozein argazki,
ikusiko duzu gailurra
mendiaren zatitxo bat besterik ez dela.
Mendia bidea da, modua."

Alberto Iñurrategi

Iruña

***
Cumulus Congestus
Mensajes: 540
Egunak joan, egunak etorri.
En línea
Gabon!

Gaurko maxima 20,9 ºC izan da. minima berriz 13,8 ºC.
Lantxurdak esaten duen bezala, gaur eguerdian euri pixkat egin du, 0,2mm pilatu dira besterik ez. Gaur ere Gorramendin euri dexente egin du ia 18 litro pilatuz.

Momentu honetan 16,5ºC ditugu. Biharko goiza freskoa datorrela dirudi.

Ale majos! zintzoak izan.

tripa zorriak

Laudio aiala Araba
**
Cumulus Húmilis
Mensajes: 125
Laudio
Ubicación: Laudio
En línea
Gabon laudiotik, gaur goiz-goiza izanik, euri jasa  izan dugu, euskalmeten 2,9 litro bildu ditu, badirudi irakurketa okerra izan dela, behintzat herriko erdialdean, temperatura epela izan dugu, 20 º bueltan altuena.
Ondo segi. :mucharisa:

Andatza

**
Cumulus Húmilis
Mensajes: 225
Oria ibaia gainezka
Ubicación: Lasarte-Oria
En línea
Gabon

Ba azkenik leku batzuetan uste nuen baino euri gehiago bota du... :P

Hemen 5,9mm gehiago bota ditu gauean, beraz azken egun hauetan 23,1mm bota ditu. Herriaren hegoaldean (euskalmet) berriz azken egunetan 15,1mm bota ditu.

Datuak aktualizatuko ditut :P


Prezipitazioa (Irailaren 7, 8 eta 9)

Gorramendi: 81,2mm (24,6mm ordu betean)
Arizkun: 74,5mm
Irurita: 61,7mm (31,5mm ordu betean)
Amaiur: 64.2mm
Ezpelete: 62.3mm
Irabia: 59mm (22,9mm ordu betean eta 15,3mm 10min-tan)
Txingudi: 54,6mm
Doneztebe: 37,5mm
Zubieta (Gipuzkoa):23,1mm
Llodio: 19,3mm
Altzola: 10,6mm
Etxarri: 9,9mm
Iruña: 7,4mm

Estazio manualetako datuak bihar aktualizatuko ditut, eguerdian euri gehiago egin du eta.

Cita de: elur en Jueves 09 Septiembre 2010 20:36:00 PM
Gaur goizaldean euria egin dau 2mm ta atzo beste 2 ta arañeun  6.6mm......  :'(  orain zerua oskarbi dago ta 20º ditugu.

Ondo pasa  :)

Bai, zuen inguruan azken aldi honetan ez du euria ganoraz egiten. Uztail oso lehorra izan zenuten, eta abuztuan ere 50mm inguru bakarrik bota zizkizuen, ea tendentzia hau aldatzen den. Itxura guztien arabera hurrengo astean ez du ia euri tantarik ere botako. :-\

Orain hemen 15,5 gradu ditugu. Max 21,8ºC eta min 15,1ºC izan dira.

Fite artio ;D

akerrei

***
Cumulus Congestus
Mensajes: 800
elurrak dilu liliru...
Ubicación: Dorrao-Ergoiena
En línea
GAbon euskal Herri"!!!

Emen gabiltzek euri eta ez euri!!.. Ea ba giruak hobera ein eta jesukistonak botatzen ttun neroni gogotan niyok eta!!

Tenperatura egokiya zakau parrandarako, 9ºC eta goguak ez dittezela falta..

Gaur eguerdiyan emen zaparrada mardulenbat sartu omen du bainan ez dit denborik izan plubioa ikusteko.. biyarko utziko diagu.

Bestalde, elur festa asi da pirineo alden eta hortzak zorroxtu dittugu eskiek baino lehen!!!

Bestalde eskerrak eman Lantxurda eta Elurri euskal foroan egur baten uda guztiya  idazten egoteagatik, gu potrojorran izan gean bitarten..

aupa zuek!! :-*

aiooo
Dorrao-Ergoiena 620m
Itziar (Gipuzkoko kostaldia, Izarraitzen magalien)

hizkuntz bat ez da galduko...
ez dakienak ikasten ez duelako...
dakienak erabiltzen ez duelako.

https://www.youtube.com/watch?v=51DdViRz1Jk

lantxurda

***
Cumulus Congestus
Mensajes: 596
Sarriguren 460m(Eguesibar) Iruñatik 4 Kilometrora.
En línea
Arratsalde on!!

Gaur, oskarbi dago eta 25.8 gradu.

Andatzak erraten duen bezala euririk ez da ikusten  :P

Esker anitz, Akerrei, uda honetan plazerra izan da euskaraz idaztea.

Izan ontsa eta ongi pasa asteburua.
HEGO HAIZEA, ERO HAIZEA