Euskadi eta Nafarroa 2010eko Iraila

Iniciado por lantxurda, Miércoles 01 Septiembre 2010 11:59:32 AM

Tema anterior - Siguiente tema

lantxurda

***
Cumulus Congestus
Mensajes: 596
Sarriguren 460m(Eguesibar) Iruñatik 4 Kilometrora.
En línea
Irailen gaude!!!

Egun on!!

Laino altuak hemendik eta temperatura igo da, orain 21.2 gradu.

Arratsaldean, izanen dugu ekaitza? Arriskua, hor dago.

Izan ontsa.
HEGO HAIZEA, ERO HAIZEA

elur

*****
Cb Incus
Mensajes: 4,640
En línea
Egia, lehen ez naiz konturatu....  :-\ zerua lainotzen hasi da ta 27.8 gradu ditugu orain.

Ondo izan  ;)
Elgoibar 50msm

"Gailurrak dauka garrantzia askorentzat,
ez bideak eta moduak.
Har ezazu edozein argazki,
ikusiko duzu gailurra
mendiaren zatitxo bat besterik ez dela.
Mendia bidea da, modua."

Alberto Iñurrategi

Andatza

**
Cumulus Húmilis
Mensajes: 225
Oria ibaia gainezka
Ubicación: Lasarte-Oria
En línea
Epa!

Cita de: lantxurda en Miércoles 01 Septiembre 2010 11:59:32 AM
Arratsaldean, izanen dugu ekaitza? Arriskua, hor dago.

Nafarroa erdialdean bai. Gipuzkoa eta Araba ekialdean ere bota dezake, baina Nafarroan baino aukera dexente gutxiago dago.

CAPE: gorakako korronterik handiena Nafarroan eta Euskadi ekialdean.


Hego haizea Mediterraneoatik zuzenean datorrenez, hezetasunik handiena Nafarroan eta Gipuzkoa ekialdean izango da. 10g ur 1kg aireko.


Kondentsazio maila: Hau ere zenbat eta ekialderago joan bajuagoa izango da, hezetasuna dela eta.


Errioxako mendietan, ia beti bezela, konbergentzia pixkabat egongo da. Tenperatura potentzial handiena ere Nafarroan egongo da.


Ekaitzek utziko dezaketen prezipitazioa ere handiagoa izango da egunak aurrera egin eta ekialderago joanten garen bitartean


Ekaitzen norabidea ipar-ekialdea izateaz gain oso mantxo mugituko dira


---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Momentu honetan Lasarten zerua goi hodeiez erabat estalirik daukagu, hego haize ahula eta 28,5ºC ditugu. Hotzena 12,9ºC izan da.

Atzo: 26,6ºC eta 11,7ºC


Oraingoz eguraldian ez dago ezer interesgarririk eta..... Interesatzen bazaizue aurreko perretxikuak 20kg pisatzen ditu.



Perurenatarren harri berria, 11,3kg pisatzen dituen patata. Libanokoa omen da.

Ondo segi, agur!! ;D

lantxurda

***
Cumulus Congestus
Mensajes: 596
Sarriguren 460m(Eguesibar) Iruñatik 4 Kilometrora.
En línea
Egun on!!
Andatza ,perrotxiko edo patata?? ;D ;D
Esker anitz lanagatik, eta bai gauean ekaitza izan dugu.

Orain 17.6 gradu eta erabat lainoturik, oraindik bertze ekaitz bat izaten ahal dugu.

Izan ontsa.
HEGO HAIZEA, ERO HAIZEA

Andatza

**
Cumulus Húmilis
Mensajes: 225
Oria ibaia gainezka
Ubicación: Lasarte-Oria
En línea
#4
Iep!

Cita de: lantxurda en Jueves 02 Septiembre 2010 08:18:18 AM
Andatza ,perrotxiko edo patata?? ;D ;D
Barkatu? ;) ;D

Momentu honetan zerua erabat lainoturik daukagu, ipar haize ahula eta 23,3ºC. Hotzena 17,9ºC

Atzo arratsalden erdira arte hego haizea ibili zen, beraz maximoa 31,0ºC izan zen.

Gutxienez eguraldi miserable honek amaiera data jarrita dauka. Hil honen 6-tik aurrera udazkeneko eguraldian bete betean sartuko gara, bazen garaia. :yasiviene:

Ondo segi, agur!! ;)

lantxurda

***
Cumulus Congestus
Mensajes: 596
Sarriguren 460m(Eguesibar) Iruñatik 4 Kilometrora.
En línea
Egun on!!!!

Erabat oskarbi eta 13 gradu. Atzo arratsaldean, berriro, ekaitza izan genuen; oro har 5.6mm pilatu ziren.

Andantza, ez dut ikusten halako maskota!!! :rcain:

Izan ongi.
HEGO HAIZEA, ERO HAIZEA

elur

*****
Cb Incus
Mensajes: 4,640
En línea
Hemendik be eguraldi ona ta badirudi astebukaera be horrela izango dela beraz aprobetxau euriak heldu baino lehen... orain 13.5 gradu ditugu, zerua oskarbi.

Ondo pasa  ;)
Elgoibar 50msm

"Gailurrak dauka garrantzia askorentzat,
ez bideak eta moduak.
Har ezazu edozein argazki,
ikusiko duzu gailurra
mendiaren zatitxo bat besterik ez dela.
Mendia bidea da, modua."

Alberto Iñurrategi

lantxurda

***
Cumulus Congestus
Mensajes: 596
Sarriguren 460m(Eguesibar) Iruñatik 4 Kilometrora.
En línea
Arratsalde on!!

31.3 gradu eta lainoturik, itxura denez, ekaitzaren bat izaten ahal dugu.

Izan ontsa.
HEGO HAIZEA, ERO HAIZEA

Iruña

***
Cumulus Congestus
Mensajes: 540
Egunak joan, egunak etorri.
En línea
#8
Epa!

Haurrei gertatu zaien bezala, niri ere oporrak bukatu zaizkit ta  berriz lanera itzuli behar.Baina Argiñanok esaten duen bezala: "Al trabajo con alegría" :D :risa:

Beraz, opor luze hauek  ahaztuz...itzuli naiz, ta saiatuko naiz berriz ere idazten.

Lantxurdak esan duen bezala, Iruñean 31,1 ºC ditugu momentu honetan ta zerua estalita. Ea ekaitzaren bat  hurbiltzen zaigun Euskal Herriko hiriburura. ;D

Momentuz ekaitza politak sortu dira pirineoaldean.

Zintzo ibili.

elur

*****
Cb Incus
Mensajes: 4,640
En línea
#9
Ba hemendik momentuz ez da frontea heldu ta 21.8º ditugu orain.

Astebukaeran Pirineoan izan naiz ta hau da han topatu doten elur apurra, Aneton dagoen glaziarra.



Ondo izan.
Elgoibar 50msm

"Gailurrak dauka garrantzia askorentzat,
ez bideak eta moduak.
Har ezazu edozein argazki,
ikusiko duzu gailurra
mendiaren zatitxo bat besterik ez dela.
Mendia bidea da, modua."

Alberto Iñurrategi

Andatza

**
Cumulus Húmilis
Mensajes: 225
Oria ibaia gainezka
Ubicación: Lasarte-Oria
En línea
Gabon

Argazki oso ederra elur ;). Gutxienez eguraldi ederraz gozatzeko aukera izan zenuten.
Cita de: iruña en Lunes 06 Septiembre 2010 18:19:50 PM
Haurrei gertatu zaien bezala, niri ere oporrak bukatu zaizkit ta  berriz lanera itzuli behar.Baina Argiñanok esaten duen bezala: "Al trabajo con alegría" :D :risa:

Bai, nere oportxoak :risa: ere bukatu dira. Bihar hasiko det ikasturte berria, ez dakizue zenbateko gogoa daukaten irakasleek bidaltzen dizkiguten etxeko lanak egiten hasteko :rcain:

Nire herri itsusira itzuliz... hemen egun guztia laino altuekin eman dugu. Orain lanbro lainoez zerua erabat lainotuta dago eta 20,4ºC ditugu.

Frontea oraintxe hasi da Bizkaian sartzen. Ikusiko degu zenbat litro botatzen dituen... dudarik gabe baratzek eskertuko dute...

Erne bihar Bizkaiko golkotik pasako den ziklogenesi txikiarekin. Oraindik modeloek ez dakite seguru nondik pasako den, pasatzen den lekuan ia 90km orduko haizea uztean gain bere iparraldean ekaitz indartsuak sortuko ditu.


Bihar Frantziako mediterraneo aldean 200l ere bota ditzake lekuren batean, ikusiko degu hau ere nola gelditzen den.

Gabon! ;)

akerrei

***
Cumulus Congestus
Mensajes: 800
elurrak dilu liliru...
Ubicación: Dorrao-Ergoiena
En línea
Gabones

Dios hau nazkagarriya daon girua... Hgo puta honek osti txarran jartzen gaittula, eta eroaldiak aterazten...
NI udako azken egun hauek erabat aprobetxatzen ari naizela Beriainera iluntzearren buelta emateko...dios..Azkenak izanen die, dagoeneko ilunbetan ailegatzen gea eta..
Bestalde euri premiya dagoeneko mendialdean latza degula... bizpahiru euri egun behar genittuzke 60 litro pilatuz.

aspaldian denbora gutxikin nabil modeloei kasu eitteko ta ez det ezta ideaik ze panorama datorren...

Elur argazki dotorea!!!.. Nik udazken hontan mendi hoiei bisita axkar bat eittekotan nazela...

Ala ba egun dotorea izan biharkoa eta ea komentatzeko zeoze gehio izaten deun...

aio ;)
Dorrao-Ergoiena 620m
Itziar (Gipuzkoko kostaldia, Izarraitzen magalien)

hizkuntz bat ez da galduko...
ez dakienak ikasten ez duelako...
dakienak erabiltzen ez duelako.

https://www.youtube.com/watch?v=51DdViRz1Jk