Gabon.
Hemen ere atxaldeko bostak aldea zaparrada polita bota du, Euskalmeten arabera 3.0mm bota ditu. Eztakit nolatan sortu den erderaz "barredora" esaten zaion inestabilitate gune hau. Mapetan ez zan "konbergenziarik"
ezta bi aire masen txokerik ere ez zan ikusten. Ala ere hau pasatakoan, haizearen norabidea zertxobait aldatu da.
Momentu honetan Lasarten euria ari du, haizea erabat bareturik dago eta tenperatura
14,4ºC-koa da, maximoa
20,9 gradutan gelditu da.
Bihar ematen duenez ipar/ipar-mendebal haizea sartuko zaigu
eta altueran hezetasuna izango degunez, seguruna itsasoan ia erabat oskarbi eta lehorrean lainoak eta ostarteak izango ditugu.
http://www.youtube.com/watch?v=mzc5n9J25Lk
Pena ematen du horrela ibili bearrak.
Euskaldunoi eskubide asko kendu dizkigute (eta hari dira), euskara da horren adibide bat. Gero gauz berdina alderantziz gertatzen denean, buenooo, otsoa segituan etortzen zaigu ate joka. Berez alderantziz izan beharko luke ba
Akerrei, mezu bat daukazu
Besterik ez, ondo segi!!