Kaixo denoi,
Azpaldi idatzi gabe egon arren, behin baino gehiagotan jarraitu zaituztet.
Gaur DV ikusi dut Azpeitian 352mm neurtu direla, hala ere, aemeten begiratuta azpeitiko honako datuak ikusten ditut:
Ostirala: 0,6
Larunbata: 131,6
Igandea: 173,8
Astelehena: 26,6
Guztira 332,6mm. Hala ere asko da, baina ez dakit nondik atera dituzten beste datuak. Nik inoiz ez dut ikusi Urola horrela, ez eta mendia bera ere, bazter guztietatik ura zeriola.
Guretzat polita izan da, hala ere, beste leku batzuetan ez dute disfrutatzeko sorterik izan. Ea azkar errekuperatzen diren.
Agur bat.