Atsaldeon, hemen egoera pixka bat lasaitu da, oriandik euria botatzen du bainon askoz gutxio. Dana mugitu omen da hego mendebaldera. Atzo gauean hiru ordutan 35mm jaso genitun, momentuan larritu zan gauza, gero ordubitatik aurrera euriaren indarra jaitsi zan eta goizeko zortzikaldean berriro igo. Hamabikaldean izan degu tarte okerrena, erreka pittin bat atera ta guzti, baina euria lasaitu ezkero belaxen bere onera bueltatu da. Orain berriz, nahiz eta indarrakin datorren, nere ustez arrisku garrantzitsuena pasa da. Beste aldetikan euria jarraituko omen dula, bainon askoz lasaio, eta bihar atsaldetik aurrera berriro hotza dator. Gaur 52mm jaso ditugu eta oraintxe 7,5ºC eta jaisten. izan ongi.