Argazki ederra benetan pirineotakoa, batez ere biak elkarren ondoan jarrita, nondik lortzen dituzu holako argazkiak??? Zein urte arte ikus daiteke?
Gaur ondoko herriko batekin hizketan aritu naiz, 60 urtetakoa eta klimazale amorratua bera ere ta ziurtatu dit orain askoz elur gutxigo botatzen duela bai Imotze eta baita Basaburuan ere, bai elur kopuru aldetik eta baita iraupenaren aldetik ere, gauza bera tenperaturari dagokionez, beraz, imagina zazue hor jarri duzun argazki hori nahi aina atzeraka ikus bagenezake zer ustekabe galanta ikusiko genukeen...
Hemen Imotzen ez du ematen elur gehiegirik botako duenik...euria aldiz bai, nahi baino gehio, jada euriarekin aspertuta nabil eta...
Baina, holakoa da eguraldia, zorionez, bere kabuz dabil ta berak ez du bereizten txarra edo ona zer den, ein behar duna eiten dut ta kitto...
Ta behitu noraino den egia, oraintxe bertan hemen ELURRA ARI DUELA!!!!! jajajaja gradu bakarrra dugula!!!
Gabon