Atxaldeon
Beasain aldean euritan hasi du dagoeneko eta nahasi xamarra dago girua.
Goizean bota duen elurra urtu du Goierriko alde hontan eta inguruak txuri daude 300 metrotik gora.
Altxasu eta Dorrao aldean elurretan ari omen du ontxe.
Mendietan aurreko egunetakoaren gainean elur dexente pilatuko da. Gainera aurreko geruza ez da bate zapaldu ezta urtu ere eta 1000 tik gora elur jauzi arriskua dexenteko izango da aldapa nahikua dagoen lekutan.
Nik ustet gaur gauean Iruñan ere elurra izanen dala, gainetik pasako zaigun sakongunea ez da bat batean pasako eta bitartean kantauri itxasoan dagoen hodei multzoa gainean gerauko zaigu.
Bestetik Donostin ere elurra izanen dutela uste det, 2010 oso egoera berdina izan zan eta Astigarraga-Donostin ia 15 zm izan ziren, baita kaosa ere elurretan oituta ez zegoen zonalderako.(farregura ematen didate elurraz kexatzen diren pertxonak, gehienbat hiritan espaloia garbi mantentzeko eskatzen dutenak, gustura jarriko nittuzke Auritzen edo Goñin urte betez..... auzolan batzuk eitteko elurra etxeko atetik kentzen
)
Itziar aldean oraingoan espero det elurte eder bat ikusiko degula, oraindik hiru urtetan behin bakarrik ikusi dut herria txuri eta hura txingorrakin.