Gabon
Ba gurean atzo arratsaldetik beste
19,0mm gehiago bota ditu, beraz hilabete honetan (gaur arratsaldeko 16:00 arte)
258,3mm daramatzagu.
Ba nire ustez barnealdean 400m-tara elurra botako du, kostaldean gau guztian zehar ipar haizea nahiko bizi ibiliko dela ematen du. Beraz kostalde-barnealde artean alde nabarmena egongo dela ematen du.
Dena dela goizean goiz haizea asko ahulduko da, beraz kostaldean une horretan egongo litzateke elur maila baxuen.
Akerrei, Aralar, Andian eta Aizkorrin zein altueratik gora aurkitu dezakegu elurra?
Bestalde arratsalde guztia euritan pasa ondoren orain ateri dago eta
6,8ºC ditugu. Gaur oraingoz:
7,6ºC/
6,3ºc eta
11,8mm. Anplitude termiko oso txikia, 1,3ºC besterik ez.
Ondo segi!