Gaurko eta biharko iragarpena

Desconectado Môr Cylch

  • Anticiclón, tu antes molabas
  • La vieja guardia de Meteored
  • Supercélula
  • *****
  • 8415
  • Sexo: Masculino
  • Siberia-Gasteiz, 528 msnm
Re: Gaurko eta biharko iragarpena
« Respuesta #12 en: Miércoles 18 Enero 2006 11:22:15 am »
2006/01/18-rako iragarpena

Eguna goibela eta umela izango da. Ipar-mendebaldeko haizeak tarteka gogor joko du kostaldean eta mendietan, eta hori dela eta, ur gehiena kantauri isurialdean jasoko da. Arabako eta Nafarroko hegoaldean ez du ia euririk egingo. Tenperatura ez da asko igoko eta atzokoaren antzekoa izango da, maximoak kostaldean 12 ºC ingurukoak eta barnealdean 8-10 ºC bitartekoak izanik.

Azoreetako antizikloia, 1032 mb-ekin, Europako hego-mendebalderaino luzatzen da. Hala ere, bere ekialdeko ertzetik ipar-mendebaldeko haize hezea iritsiko zaigu.


2006/01/19-rako iragarpena

Ostegunean pixkanaka hobera egingo du. Goizean goiz iparraldeko haizeak joko du eta kantauri isurialdean euria egiten jarraituko du, baina egunean zehar atertu egingo du, nahiz eta Gipuzkoan zertxobait gehiago kosta litzaiokeen. Nolanahi ere, gauerako haizea norabide finkorik gabe eta ahul geldituko da, eta hodei gehienak desagertzea espero da. Egun argiko tenperatura ez da gehiegi aldatuko.

1032 mb-etako presio altuko eremu zabal batek Europa estaltzen du, eta honek gure lurraldera egonkortasuna ekarriko du.
OHIO!!!!! Is here!!!!!

Desconectado Môr Cylch

  • Anticiclón, tu antes molabas
  • La vieja guardia de Meteored
  • Supercélula
  • *****
  • 8415
  • Sexo: Masculino
  • Siberia-Gasteiz, 528 msnm
Re: Gaurko eta biharko iragarpena
« Respuesta #13 en: Jueves 19 Enero 2006 12:10:22 pm »
2006/01/19-rako iragarpena

Eguna hasterakoan goibel zegoen eta kantauri isurialdean zirimiria ari zuen. Hala ere, goizean zehar, hegoaldetik hasita, ostarteak zabaltzen hasiko dira, eta arratsalderako kostaldean ere atertu egingo du eta zerua garbitzen hasiko da. Arabako eta Nafarroko hegoaldean nahikoa garbi egongo da egun osoan. Iparraldeko haize ahula ibiliko da, eta tenperaturak ez du aldaketa nabarmenik jasango, 10-12 ºC bitarteko maximoekin.

Presio altuko eremua Escandinaviatik Atlantikoraino zabaltzen da, Europa osoa estaliz. Beraz, eguraldia egonkortu egingo da.


2006/01/20-rako iragarpena

Ostirala atsegina izango da, eta ez du euririk egingo. Zerua ia oskarbi egongo denez, gaua hotza izango da, eta goizean lanbroa eta lainoa agertuko dira, toki batzuetan iraunkorrak izan daitezkeelarik. Bestela, egun lasaia izango da, haize ahula ibiliko da eta antzeko tenperatura maximoak izango ditugu, 10-13 ºC-koak. Egunaren bukaeran, fronte bat hurbilduko da eta kostaldera hodeiak sartuko dira.

Presio altuen menpe jarraitzen dugu, 1024 mb-ekin. Hauek erdigunea Atlantikoan dute, eta Europako hegoalde guztira luzatzen dira. Aktibitate gutxiko fronte bat Kantaurialdera hurbilduko da.
OHIO!!!!! Is here!!!!!

Desconectado diablo

  • La vieja guardia de Meteored
  • Supercélula
  • *****
  • 6279
Re: Gaurko eta biharko iragarpena
« Respuesta #14 en: Viernes 20 Enero 2006 13:31:05 pm »
2006/01/20-rako iragarpena
Gaur hobekuntza nabarituko dugu eta ez dugu euririk espero. Kantauri isurialdean eta Arabako iparraldean oraindik hodei ugari badago ere, toki askotan altxatzea espero dezakegu, baina leku batzuetan mendien kontra hodeitza iraukorra geldituko da. Arabako hegoaldean eta Nafarroko lekurik gehienetan hodei gutxiago izango da. Haize ahul eta aldakorra ibiliko da, eta giro epela mantenduko da, 10-13 ºC bitarteko maximoekin. Gau aldera berriz ere hodeiak ugarituko dira, itsasotik sartuta.
Ia Europa osoa presio altuko eremuan dago. Atlantikoan 1028 mb-etako erdigune bat dago, eta honen ekialdeko ertzetik aktibitate gutxiko fronte bat mugitzen ari da, iparraldeko haize ahulak bultzatuta

2006/01/21-rako iragarpena
Larunbatean kantauri isurialdean zirimiria egingo du. Iparraldeko haize ahula ibiliko denez, hodeiak barnealdera ere sartuko dira, baina zenbat eta hegoalderago orduan eta garbiago egongo da zerua. Arratsaldean hodeiak desegiten joango dira, eta azkenean atertu egingo du. Tenperatura maximoek 10-13 ºC bitartean jarraituko dute; hala ere, gaua epelagoa izango da.

Atlantikoan dagoen antizikloiaren erdiguneak sendotu ondoren 1032 mb izango ditu. Aldi berean, Gran Sol-eko hegoaldera mugituko da. Aurreko gauean ukitu zigun fronteak hodei iraunkor ugari ekarriko dizkigu.

Desconectado Môr Cylch

  • Anticiclón, tu antes molabas
  • La vieja guardia de Meteored
  • Supercélula
  • *****
  • 8415
  • Sexo: Masculino
  • Siberia-Gasteiz, 528 msnm
Re: Gaurko eta biharko iragarpena
« Respuesta #15 en: Martes 24 Enero 2006 11:08:18 am »
2006/01/24-rako iragarpena

Egoera, atzokoarekin konparatuz, ez da aldatuko. Lehen orduetan, berriro ere, izotza eta behe lainoa nagusitu dira, eta gaur, Euskal Herriko zenbait tokitan, lanbroa iraunkorra izan daiteke. Dena den leku gehienetan eguna altxatu eta eguzkia izango da gaurkoan ere jaun eta jabe. Eguna argitu bezain laister tenperaturak gorako bidea hartuko du, eta hegoaldeko haizearen laguntzaz, kostaldean tenperatura maximoak 14 ºC-rarte igoko dira. Barnealdean eguneko ordurik epelenetan termometroak 7-11 ºC bitartean kokatuko dira.

Europan kokaturiko antizikloiaren eraginpean jarraituko du Euskal Herriak, eta beraz presio altuak dira nagusi gaur. Antizikloia ekialdera higituko da, hegoaldeko haizea ibilaraziz.


2006/01/25-rako iragarpena

Asteazkenean ere egoera oso egonkorra izango da. Zerua urdin mantenduko da egun osoan zehar eta hegoaldeko haizeak indarrez joko du. Haize-boladek 70 km/h-ko abiadura gaindituko dute kostaldean eta mendi inguruetan, bereziki goiz partean. Goizean goiz giroa ez da hain hotza izango eta termometroek 0 ºC-tik behera barnealdeko leku batzutan egingo dute bakarrik. Tenperatura maximoak 6-9 ºC bitartean kokatuko dira barnealdean eta 11-12 ºC inguruan kostaldean.

Europan kokaturiko presio altuak eta Atlantikoan dagoen depresioa direla eta, egun osoan zehar hegoaldeko haizea ibiliko da.

OHIO!!!!! Is here!!!!!

Desconectado Môr Cylch

  • Anticiclón, tu antes molabas
  • La vieja guardia de Meteored
  • Supercélula
  • *****
  • 8415
  • Sexo: Masculino
  • Siberia-Gasteiz, 528 msnm
Re: Gaurko eta biharko iragarpena
« Respuesta #16 en: Miércoles 25 Enero 2006 11:00:05 am »
2006/01/25-rako iragarpena

Gaurkoan egoera oso antzekoa izango da, hego haizea eta zeru oskarbia nagusituko direlarik. Lehen orduetan ia ez da lanbrorik sortu, Ebro bailaran ezik non behe-lainoa iraunkorra izan litekeen, eta barnealdeko leku batzutan baino ez du izotzik bota. Zerua ez da aurreko egunetan bezain urdin mantenduko, erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuk agertuko baitira, baina ez dute inolako ondoriorik izango. Eguzkiak berotu egingo du berriro ere, eta hego haizearen laguntzaz, gaur indarrez joko baitu egunaren lehen partean, tenperatura atzoko balioraino igoaraziko du. Termometroak 12-13 ºC-ra helduko dira kostaldean eta 7-11 ºC-ra barnealdean.

Egoera ez da aldatu; antizikloiak Europan kokatuta jarraitzen du eta depresioak Atlantikoan. Ondorioz hegoaldeko haizea ibiliko da Euskal Herri osoan.


2006/01/26-rako iragarpena

Ostegunean zehar eguraldiak txarrera egingo du nabarmen. Lehen orduetan egoera, oraindik ere, oso antzera mantenduko da, zerua oskarbi azalduz da eta beraz goizaldean hotz handia eta lainoak izango ditugu. Baina eguerditik aurrera haizeak ipar-ekialdeko norabidea hartuko du, hodeitza gero eta handiagoa izanik. Han-hemenka prezipitazio pixka bat espero dugu arratsalde-gauean, eta elur-maila 1200 metrotik 300 metrora jaitsiko da azken orduetan. Tenperatura maximoak asteazkenekoak baino askoz baxuagoak izango dira, batez ere kostaldean.

Antizikloia Britainiar uharteetara mugituko da ostegunean eta bere eraginez ekialdeko haizea ibiliko da gure lurraldean.
OHIO!!!!! Is here!!!!!

Desconectado Snowboarder

  • "<S>"
  • Cb Incus
  • *****
  • 2864
  • Sexo: Masculino
  • Getxo/Bilbao (Bizkaia)
Re: Gaurko eta biharko iragarpena
« Respuesta #17 en: Miércoles 25 Enero 2006 20:26:28 pm »
Gabako 2-tatik (ostirala) aurrera elurra itsas mailan, ikusiko duzue!!!
Santa Maria de Getxo (50msnm)

Desconectado diablo

  • La vieja guardia de Meteored
  • Supercélula
  • *****
  • 6279
Re: Gaurko eta biharko iragarpena
« Respuesta #18 en: Jueves 26 Enero 2006 10:24:31 am »
2006/01/26-rako iragarpena
Egunean zehar eguraldi aldaketa helduko zaigu. Goizean goiz oskarbi egon da oraindik, ondorioz tenperatura asko jaitsi eta barnealdeko zenbait tokitan behe-lainoa sortu da. Ebro bailaran bereziki, lanbroa eguerdira bitartera mantendu daiteke, baina leku gehienetan altxatu eta eguzkiaz gozatu ahal izango dugu. Arratsaldetik aurrera haizeak ipar-ekialdera egingo du eta beraz hodeiak ugarituz joango dira, zerua ia guztiz estalita geldituz azken orduetan. Gauean han-hemenka prezipitazio pixka bat egingo du eta nahiz eta asko pilatu ez, egunaren bukaeran elur-maila 200 metrora jaitsiko denez, elurra egingo du Euskal Herriko leku askotan. Tenperatura maximoek ez dituzte 10 ºC-ak gaindituko kostaldean, eta 7 ºC-ak barnealdean.

Arratsaldean fronte okluditu baten eragina jasango dugu eta goi geruzetan aire hotza egongo da. Ondorioz, tenperatura asko jaitsi eta prezipitazioak izango ditugu.


2006/01/27-rako iragarpena
Ostiralean hotza izango da protagonista. Tenperaturak nabarmen jaitsiko dira, maximoak 4-5 ºC inguruan kokatuz kostaldean eta 2-3 ºC inguruan barnealdean. Izotza botako du leku askotan, eta barnealdeko zenbait tokitan minimoak aurreko egunetakoak baino baxuagoak izan daitezke. Prezipitazioak izango dira, baina ez du gehiegi ezta leku guztietan botako. Dena den, elur-maila 200 metrora kokatuko denez, noizean behin itsasmailara jaitsiz, egiten duena gehienetan elurra izango da Euskal Herri osoan.

Erdi mailako eta goi geruzetan aire hotza egongo da, eta ondorioz ezegonkortasun atmosferikoa nagusituko zaigu.

Desconectado Oinaztua

  • Cb Incus
  • *****
  • 3997
  • Sexo: Masculino
Re: Gaurko eta biharko iragarpena
« Respuesta #19 en: Jueves 26 Enero 2006 10:35:00 am »
Citar
baina leku gehienetan altxatu eta eguzkiaz gozatu ahal izango dugu. Arratsaldetik aurrera haizeak ipar-ekialdera egingo du eta beraz hodeiak ugarituz joango dira, zerua ia guztiz estalita geldituz azken orduetan.

Itxura guztien arabera, erratu egin dira, zeren Bizkaian behintzat lainoak dagoeneko sartu dira eta ez du ematen altxatzeko eta eguzkia ¡kusteko aukerta handirik egongo denik. Aurreratu egin dira, antza.

Artziniega (Aiaraldea, 180 msnm)

Desconectado Môr Cylch

  • Anticiclón, tu antes molabas
  • La vieja guardia de Meteored
  • Supercélula
  • *****
  • 8415
  • Sexo: Masculino
  • Siberia-Gasteiz, 528 msnm
Re: Gaurko eta biharko iragarpena
« Respuesta #20 en: Miércoles 01 Febrero 2006 10:42:57 am »
2006/02/01-rako iragarpena

Gaur giro lasaia eta eguzkitsua nagusituko da. Zerua hodei gutxirekin mantenduko da, goi-hodeien tarte batzuk salbu. Goizean agertuko diren behe-lainoak Ebro bailarako zenbait lekutan iraunkorrak izan daitezke, baina leku gehienetan desegingo dira. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da. Tenperaturak gora egiten jarraituko du eta maximoak 10-13 ºC bitartekoak izango dira

Presio altuak eta gradiente isobariko txikia. Mendebaldetik fronte-sistema batzuk hurbilduko zaizkigu, baina antizikloiak eragozten du bere etorrera, momentuz.


2006/02/02-rako iragarpena

Ostegunean ez da aldaketa handirik espero. Zerua hodei gutxirekin egongo da, baina goizean goiz lanbroa eta lainoguneak sortuko dira. Erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak ugaritu egingo dira, bereziki gauean eta hegoaldean. Hegoaldeko haize ahula ibiliko da, tarte biziekin kostaldean eta mendi inguruetan. Tenperatura maximoek gora egingo dute eta kostaldean 15 ºC ingururaino igo daitezke. Minimoak egonkor mantenduko dira eta barnealdean izozteak izango dira, Arabako eta Nafarroako zenbait lekutan ertainak.

Galiziako kostaldera depresio atlantiko bat hurbilduko da. Presio altuen eraginez, Penintsulako hegoalderantz jo beharko du.
OHIO!!!!! Is here!!!!!

Desconectado Môr Cylch

  • Anticiclón, tu antes molabas
  • La vieja guardia de Meteored
  • Supercélula
  • *****
  • 8415
  • Sexo: Masculino
  • Siberia-Gasteiz, 528 msnm
Re: Gaurko eta biharko iragarpena
« Respuesta #21 en: Jueves 02 Febrero 2006 10:52:46 am »
2006/02/02-rako iragarpena

Gaur eguraldi eguzkitsua izango dugu, arratsaldean goi-hodei batzuk azalduko diren arren. Goizean goiz sortu diren lainoak goizean zehar desagertzen joango dira, baina Ebro bailarako zenbait lekutan iraunkorrak izan daitezke. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da; kostaldean ekialdeko norabidea izango da nagusi, gainontzeko lekuetan hegoaldekoa. Tenperatura maximoak igoko dira berriro eta 10-15 ºC bitartean ibiliko dira.

Britaniar Uharteetako antizikloia Europako mendebal osoan zabalduko da, Penintsula barne. Penintsularen ipar-mendebaldean depresio bat kokatuko da eta datozen egunetan hegoaldean eragingo du.


2006/02/03-rako iragarpena

Ostirala, San Blas Eguna, hodeitsuagoa izango da: eguna aurrera joan ahala hodeiak ugaritzen joango dira eta gauean kantauri isurialdean zirimiria ere egin lezake. Iparraldeko haize ahula ibiliko da, tarte biziekin egunaren bukaeran mendi inguruetan. Egunaren hasieran barnealdeko bailaretan lainoguneak sortuko dira berriro ere eta izotza botako du, aurreko egunetan baino ahulago. Tenperatura maximoak gutxi jaitsi eta 9-13 ºC bitartekoak izango dira.

Penintsularen gainean depresio bat kokatuko da, Britaniar Uharteetan antizikloia iraunkor mantentzen den bitartean. Ipar-ekialdeko haizeak giroa hoztu egingo du eta hodeiak ekarriko ditu.
OHIO!!!!! Is here!!!!!

Desconectado Môr Cylch

  • Anticiclón, tu antes molabas
  • La vieja guardia de Meteored
  • Supercélula
  • *****
  • 8415
  • Sexo: Masculino
  • Siberia-Gasteiz, 528 msnm
Re: Gaurko eta biharko iragarpena
« Respuesta #22 en: Viernes 03 Febrero 2006 12:07:41 pm »
2006/02/03-rako iragarpena

Gaurko eguna, San Blas Eguna, hodeitsuagoa izango da: eguna aurrera joan ahala hodeiak ugaritzen joango dira eta gauean kantauri isurialdean zirimiria ere egin lezake. Iparraldeko haize ahula ibiliko da, tarte biziekin egunaren bukaeran kostaldean eta mendi inguruetan. Tenperatura maximoak gutxi jaitsi eta 8-12 ºC bitartekoak izango dira.

Penintsularen gainean depresio bat kokatuko da, Britaniar Uharteetan antizikloia iraunkor mantentzen den bitartean. Ipar-ekialdeko haizeak giroa hoztu egingo du eta hodeiak ekarriko ditu.


2006/02/04-rako iragarpena

Larunbataren lehenengo partean iparraldean zerua oso hodeitsu egongo da eta kantauri isurialdean zirimiria egingo du. Hegoaldean zerua tarteka hodeitsu egongo da, baina ez du euririk egingo. Arratsaldean iparraldean ostarteak zabalduko dira eta atertu egingo du. Elur-kota 800-900 metrora kokatuko da. Iparraldeko haize ahul-bizia ibiliko da eta tenperatura maximoak gutxi edo moderatuki jaitsiko dira. Tenperatura minimoek gora egingo dute eta Nafarroako eta Arabako zenbait lekutan baino ez du izotzik botako.

Britaniar Uharteetan presio altuek iraunkor jarraituko dute. Ipar/ipar-ekialdeko haizea ibiliko da gurean, freskoa eta umela. Depresioa Mediterraneotik aldenduko da.
OHIO!!!!! Is here!!!!!

Desconectado Yoshi

  • Cumulus Húmilis
  • **
  • 462
  • Sexo: Masculino
Re: Gaurko eta biharko iragarpena
« Respuesta #23 en: Viernes 03 Febrero 2006 20:16:27 pm »
biharko prebisio hau beteko ote denaren zantzurik ba al dao?
Antiguo, Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa).

http://www.instagram.com/iosuneu