2006/01/17-rako iragarpena
Gaur esnatzerakoan goi-hodeiak genituen, baina egunak aurrera egin ahala zerua estaltzen joango da, fronte bero bat etorriko bait zaigu. Honek, euria utziko digu egunaren bigarren partean, batez ere kantauri isurialdean; bere atzetik haizeak ipar-mendebaldera egingo du, baina azken orduetan; beraz, egunaren gehiengo orduetan hego-mendebaldeko haizea izango dugu, baita zakarra ere kostaldeko eta mendietako leku batzuetan. Honela, tenperatura egonkor mantenduko da, kostaldean 12 ºC-ra eta barnealdean 7-10 ºC-ra ailegatuko delarik.
Iparraldean dauden presio baxuei loturiko fronte hodeitsuek Europa ekialdetik mendebaldera zeharkatuko dute. Zehazki, gaur gure lurraldetik fronte bero bat pasako da.
2006/01/18-rako iragarpena
Asteazkenean egun euritsua izango dugu. Ipar-mendebaldeko haizeak tarteka gogor joko du kostaldean eta mendi inguruetan, eta euria gehienbat kantauri isurialdean utziko du. Tenperatura maximoak ez dira gehiegi aldatuko, 9 eta 12 ºC bitartean geldituz; minimoak, ordea, epelagoak izango dira, batez ere barnealdean.
Azoreetako antizikloia, 1032 mb-ekin, Europako hego-mendebaldera zabalduko da. Beste fronte bero batek Kantaurialdea ukituko du.