HAIZEA
Airearen lurrazalarekiko mugimendu horizontala da haizea. Haizearen norabidea eta abiadura zehaztu ohi dira.
Norabideari begiratuz gero, eta haize-arrosari jarraikiz, zortzi norabide bereizten dira
Iparra (N): [0º, 22,5º] U (337,5º, 360º]
Ipar-ekialdea (NE): (22,5º, 67,5º]
Ekia (E): (67,5º, 112,5º]
Hego-ekialdea (SE): (112,5º, 157,5º]
Hegoa (S): (157,5º, 202,5º]
Hego-mendebaldea (SW): (202,5º, 247,5º]
Mendebala (W): (247,5º, 292,5º]
Ipar-mendebaldea (NW): (292,5º, 337,5º]
Haizearen norabidearen oszilazioa 45º baino handiagoa bada, honela sailkatzen da:
Iparraldea: NW eta NE artekoa
Ekialdea: NE eta SE artekoa
Hegoaldea: SE eta SW artekoa
Mendebaldea: SW eta NW artekoa
Haizearen norabideak, sarri-sarri 90º baino gehiago banandutako norabideen artetik jotzen duenean, haize aldakorraz mintzatuko gara.
Haizearen abiadura definitzeko bi balio hartu ohi dira aintzat: batez besteko abiadura eta haize-bolada (aldiuneko abiadura maximoa). Haize-bolada, esanguratsua denean soilik aipatuko da, hau da, oro har, 40 km/h-ko abiadura gainditzen duenean. Haizearen abiadura, nahiz batez bestekoa, nahiz haize-boladarena, honako irizpide hauen arabera sailkatu eta izendatuko da:
Barealdia: <= 5 km/h
Ahula: (5, 20] km/h
Bizia: (20, 40] km/h
Gogorra: (40, 70] km/h
Oso gogorra: (70, 120] km/h
Bortitza: > 120 km/h
Egunez lurraren eta itsasoaren tenperaturen arteko aldeak eragindako haizea izendatzeko, brisa terminoa erabili ohi da.