Arratsaldeon,
Arrasaten 5º momentu honetan, ta hirugarren egunez jarraian izotza izan dugu gaur goizean. Nik etxean neurtu dudan tenperatura minimoa, goizeko zortziretakoa, -0.5ºCkoa. Euskalmeteko estazioa arrasateko auzorik garaienean dago, ta bertan neurtutako minimoa 1.5ºCkoa izan da. Alde dexente handia azpiko eta goiko auzoen artean, inbertsio termiko garbiarekin. Gaur ere seguraski izoztu egingo du. Atzo ordu honetan egiten zuen baino gradu pare bat gutxiago bait dauzkagu.
Geroarte