iepa
aspaldiko partez, hotza sentitu dugu. Bilbon, 7 gradu ditugu.
Astebururako egoerak hobera egin du, hau da, ematen du euria egingo duela; izan ere, atzo ia dena kendu zuten eta gaur ostera ere euria iragarrita dago. Datorren asteari begira, aldaketa nabarmen-nabarmena datorkigu. Astearteaz geroztik, ipar-mendebala indartsu, euria gogotik, litro asko eta elur apur bat 1000 metroren bueltan. Joera aldaketa ote?? Baleike mendebala berriz ere nagusitzea baina Azoreetako antizikloiak bere lekua hartu nahi duela ematen du eta hori guretzako dagoenik eta onena da. Aurten negua bestelakoa izango dela ematen du, onerako edo txarrerako ez dakit baina aspertzeko betarik ezetz izan!!! Ez horixe!!