Ez ez, ni izatez Magdalena auzoan jaio nintzen, Iruñean, duela 44 urte luze, hango elurteaz oso ongi gogoratzen naiz ta hor okerragoa da, iruña aldean elurte kopuru ta elur kopurua izugarri jaitsi da(maizegi elur egunak zenbatzen dira kopuruari begiratu gabe).
Zuk aipatzen dituzun elurteak ukaezinak dira, baina alde batetik zuk ongi diozunez bota ondoren hotza berehala desagertu eiten da ta elurra hotzarekin batera berehala hurtzen da, 2009-2010ean ez naiz ongi gogoratzen izan ezik, urte hartan elur gutxi bota ta sekulako izozte luzea izan zen, 2 aste inguru iraun zuen izotzak gogor gogorra , ni Arantzan bizi nintzen garai hartan ta hor ere izugarri izoztu zuen.
Afera da, Dorraon ez dakit, baina hemen, aipatu dituzun holako 2, 3, 4 elurte botatzen zuela lehen neguro ta ez behin ta gauza bera Iruñaldean.
Baita Nafarroako beste zenbait tokitan ere, 81ean esaterako, Artiedan eman nuen nik urte osoa, Artieda 458metrotan dago, Irunberri eta Agoitz tartean, ez da bereziki elurte handien tokia ta bertan 3, 4 aldiz bota zuen, gustora gainera, hango eskolan oinarrizko klimatologia ikasten genuen, taldeka, guri elurra egokitu zitzaigunez gogoratzen naiz...baita elurra bota ezkero, soinketan trineoekin joaten ginelako...
Laburbilduz, Nafarroan behintzat, elur gutxigo botatzen du orain ta tenperatura igo. Ez naiz esaten ari munduko tenperatura igo denik edota zergatik igo den, hau da, gizakion eraginez igo den edo ez, batek daki zergatik suertatu den hau Nafarroan, foro hontako kide batek datu ofizialekin ere hala dela baieztatu zuen foro hontako beste txoko baten, aldiz penintsulako beste zenbait tokitan, antza, maizago botatzen omen du, hori bai, elur kantitatea zehaztu gabe.
Izan ongi.
Hemen ateri ta eguzkitan, 14º!!!