Behin eta berriz modelo guztiek porrot eiten dute, porrot galanta gainera. Asmatzen dute bai, izanen den eguraldi motarekin 4 egunetara. Hau da, 4 egunetara gai dira esteko, hemen ta han eguraldi txarra izanen da. Baina, behin eta berriz okertzen dira litroekin, euria edota elurra izan... Oso goiti jotzen dute hasieran, 40zm elur botako du hemen ta han, gero gehienetan 20tik ez da inoiz pasako, edo batzuetan alderantziz, elurra 700metrotatik gora botako du ta 500 metrotan dena txuri...Gehienetan dena den, nire eskualdeari dagokionez behintzat, kantitateekin okertzen dira izugarri.
Azkeneko hontan bezalaxe, bota du bai, gau batez, 20 bat zm 40 beharrean...Zer esanik ez 3 tokietatik zetozen "frenteek" talka ein behar zutela esatean...kale, kale ta kale. Ta nire buruari galdetzen diot, zergatik ez ote dute modelo matematiko horietan honetaz ohartuta, aldaketak eiten ondorio ezberdinak izateko?, modeloak diren einean, nola edo hala esan ahalko zaie neurria jeisteko, ta ordun askoz gehio asmatuko luketela uste dut...
Dena den, aurtengo negua negu ari da izaten, ez nuke negu gorria ari denik esanen, baina, azkeneko urteetan hain lehor ta epel izanik, aurtengoarekin, neguan hotza, euria, elurra maite dugunok pozik, ea oraindik ez den bukau!!!