Gabon,
Azkenaldian oso ezaguna izan ez den hotzaldia daukagu gurean, nahiz eta zeharo lehorra eta %100-ean antiziklonikoa izan. Gaurko egunari dagokionez, -3,9ºC-tako minimo izan ostean, 8ºC-ra heldu gara arratsaldeko lehenengo orduan. Ondoren, berriz ere beherantz, azkenengo egunetan baino arinago gainera.
Datu historikoei dagokienez, konfirmatzeke dagoen arren, badirudi gaurko eguna batazbesteko tenperatura negatiboa izango duen lehenengoa izango dela 2011 urtetik hona.